Gregorio Salvador Caja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gregorio Salvador Caja

katedradun

1966 -
Bizitza
JaiotzaCúllar1927ko uztailaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2020ko abenduaren 26a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Isabel de Torres Ramírez (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Manuel Alvar
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, kazetaria, literatura-kritikaria, filologoa eta dialektologoa
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
La Lagunako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Granadako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Academia de Buenas Letras de Granada (en) Itzuli
Academia Nacional de Letras (en) Itzuli
Academia Chilena de la Lengua (en) Itzuli
Academia Argentina de Letras (en) Itzuli
Academia Estadounidense de la Lengua (en) Itzuli
Academia Colombiana de la Lengua (en) Itzuli
Academia Nicaragüense de la Lengua (en) Itzuli

Gregorio Salvador Caja (Cullar-Baza, Granada, Espainia, 1927ko uztailaren 11Madril, 2020ko abenduaren 26a) espainiar lexikologoa eta dialektologoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta Letrak ikasi zituen Granadako Unibertsitatean, eta Filologia Erromanikoa izan zuen espezialitatea. 1953an Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean lortu zuen doktoregoa.

1950-1960 urte-bitartean Atlas Lingüístico y Etnográfico de Andalucía laneko sei liburukiak egiten aritu zen Manuel Alvarrekin batera. 1959an Espainiako Hizkuntza eta Literatura katedra lortu zuen, eta irakasle aritu zen 1961-1966 urte-bitartean Algecirasko, Cartagenako eta Astorgako institutuetan. 1966an, Tenerifeko La Lagunako Unibertsitateko Espainiar Hizkuntzaren Gramatika Historikoko katedra lortu zuen. 1967an, Unibertsitate horretako Filosofia eta Letretako Fakultateko dekano hautatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1973 arte. Hiri horretako Letretako Fakultatearen baitan Semantika Estrukturaleko Eskola sortu zuen. Marylandeko eta Mexikoko unibertsitateetako irakasle gonbidatua izan da, halaber. 1975ean Granadako Unibertsitateko Letretako Fakultatera joan zen, eta 1979an Madrilgo Unibertsitate Autonomora.

Hainbat lan egin zituen Leongo, Kanariar Uharteetako, Mexikoko eta abarretako hizketa-moduari buruzkoak. Analisi-metodo gisa Kopenhageko Zirkuluko teoria linguistiko-estrukturalak erabili zituen, eta horietan oinarrituta literatura-ikerketak argitaratu ditu, García Lorca, Blas de Otero, Miguel Hernández, Antonio Machado eta Juan Ramón Jiménezen lanen inguruan. 1986an, Real Academia Españolako kide hautatu zuten.

Zenbait liburu idatzi zituen; besteak beste, Semántica y Lexicología del Español (Espainieraren semantika eta lexikologia) eta Estudios dialectológicos (Ikerketa dialektologikoak). 1987an, Aldizkari Artikuluetako Sari Nazionala eman zioten, «La mujer cantada» artikuluarengatik.

Euskarari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Kintanak Euskaltzaindian sartzeko egin zuen hitzaldian Gregorio Salvadorren hitzak eztabaidatu zituen. Gregorio Salvadorrek esana baitzuen Bilbao eta oro har Euskal Herri osoa, euskalduna izan baino lehen beti erdalduna izan dela. Euskal Herrian bertan ere, Bilboren jatorrizko euskalduntasuna ukatzeraino heldu barik ere, inoiz, gaurko Bilbao erabat erdalduna dela esan da, eta Irufiea, Baiona edo Gasteizen pare aurkeztu nahi izan zaigu, hau da, erdal eremu baten erdian kokatua balego bezala eta euskal enbor biziarekin loturarik ez baleuka legez. [1]

Xabier Kintanak argumentatu zuen horren kontra. XIX. mendean hasita, azken karlistadaren ondoren batez ere, Euskal Herrira inguruko erdal herrietatik jende asko etorri da Bilbora bizitzera, eta etorkin horiek, beren kopuru handiarekin, eta beren zerbitzuan era exklusiboz izan duten administrazio eta irakaskuntza espainolari esker, Bilboko bizimodua erdaldundu zuten. Baina bere inguru osoa oraintsu arte euskaldun-euskalduna izan du Bilbok, bai Ibaizabalen ezkerraldean eta bai eskuinaldean ere. Kintanak dio Artxandapeko Uribarri auzategian jaio eta hazia zela, eta gogoan zuela haur denboran, orduko baserri eta txakolindegietan jendea normalean euskaraz mintzo zela, eta gaur ere bai, oraino zutik gelditzen diren etxeetan behintzat. Mendebaldean, berriz, Pagasarri aldeko baserrietako euskararen lekukotasunak bilduta zuela gutxi Iñaki Gaminde azterlari trebeak.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.